Gastronomia azoka jarriko dute gaur Atsegindegin, 10:00etatik aurrera. Artesania eta informazio turistikoa
ere izango dira. Eta festa bukatzeko dantza emanaldia antolatu dute.
extremadura gertu gertutik sentitzeko aukera izango da gaur Atsegindegin. Jardunaldien 21garren edizioa antolatu dute aurten, eta gaur dute egun haundia. Urdaiazpiko, txorizo, ardo, roskilla... Caceres eta Badajozetik ekarritako produktuak probatzeko aukera izango da, mokadutxoetan. Eta piaza osoak erosi nahi dituenak ere, izango du aukera. Las Hurdes eta Guadulupe herrietatik ekarritako artesania ere jarriko dute. Eta informazio turistikoa nahi duenarentzat postua jarriko dute liburu eta diptikoekin. Eguna bukatzeko, Virgen de Guadalupe dantze talde eta koroaren bi emanaldi antolatu dituzte: 13:00etan eta 17:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!