Egindako partidu ona borobiltzea falta izan zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 7a, 02:00

Partiduaren lehenengo zatian aurretik joan zen Hernani, 7-3. Gernikak atsedenaldira joan aurretik eman zion bueltan; eta bigarren zatian, Hernanik ezin izan zuen punturik lortu. Datorren partidua, VRACren kontra.


PARTIDU berdindua izan zen atzokoa. Gogor borrokatu zuen Hernanik hasieratik, Gernika ondo eutsiz, azken emai­tza ordea, ez zen egindako lanaren adibide izan. 6-17 galdu zuen Hernanik basurdeen kontra, eta geroz eta zailago du mailari eustea promozioa jokatu gabe.

Gernika berehala aurretik
Minutu bat besterik ez zuen behar izan Gernikak markagailuan aurretik jartzeko; Iñi­go Olaetak zigor kolpea sartu eta 0-3 aurreratu ziren bizkaitarrak. Hernani ez zen kikildu, eta lanean jarraitu zuen, markagailuari buelta emateko asmoz. 14garren minutuan etorri zen saria: Xabat Erroizeneak egin zuen en­tsaioa; eta Igor Genuak, gauzatu. Aurretik ziren hernaniarrak, eta partidua irabazteko esperantzak bizirik ja­rraitzen zuen. Lehengo zatiaren erdialdean entsaioa egin zuen Olaetak; eta berak gauzatu zuen. Atsedenaldira joan aurretik, jokalari berak aldea haunditu zuen zigor kolpe batekin, 7-13.

Hernani erasoan, Gernika sendo defentsan
Sei punturen aldea eta berrogei minutu aurretik. Asko zegoen jokoan oraindik bigarren zati hasieran. Her­nani konbentzituta atera zen berdegunera, eta Gernikaren ze­laian, atakatu eta atakatu ari­tu zen bigarren zati ia osoan. Gernikarrek sendo eutsi zuten ordea Hernani, eta okasio garbiak izan bazituzten ere, baten defentsak eta bestearen akatsek, bere horretan utzi zuten markagailua. Bukatzeko minutu gutxiren faltan, laugarren eta azkeneko zigor kolpea sartu zuen Gernikak eta Iñigo Olaetak.

Zaila mailari eustea promozioa jokatu gabe
Promozioa jokatu gabe, matematikoki mailari eusteko aukera badu oraindik Her­nanik. Hurrengo sailkatua 5 puntura du, baina berak, geratzen diren partiduak irabazi behar ditu. Eta ez ditu nolanahiko aurkariak izango. Datorren partidua VRAC liderraren kontra jokatuko du; eta azkena, Santboia­naren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!