San Antonio jaien barruan Mendi Lasterketa antolatu dute aurten ere Ereñotzun. Hirugarren edizioa izango da, eta gaur irekiko da izen ematea. Gehienez, 200 lagunek izango dute aukera: 150 lagunek www.kirolprobak.com helbidean; eta 50 lagunek Ibai Mendi kirol dendan. Dortsalik geratuz gero, egunean bertan ere izango da aukera. Izena aurretik emanda 10 euro ordaindu behar dira; egunean 13 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!