Ikastaroa, buruko gaixotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendua

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 8a, 02:00

buruko gaixotasuna duten pertsonen zaintza senideen esku geratzen da gehienetan, eta hauek erantzunkizun haun­dia izaten dute gaixoen integrazioan eta errehabilitazioan. Zeregin zaila izaten da be­har duten arreta ematea, eta batzuetan, senideen ha­rre­man pertsonalak, laboralak, sozialak... okerrera egiten dute. Zaintzaileak trebatzea bi­latzen du AGIFESek, eta be­har duten informazioa eta pres­takuntza emateko as­mo­tan, ikastaroa antolatu du­te Hernanin; Hernani eta in­guruko zenbait udalek, eta Ama­rako eta Andoaingo Osa­­­­sun Mentaleko zentroak ere, antolakuntzaren parte dira.

Hiru sesio
Ikastaroa apirilaren 11 eta 25ean, eta maiatzaren 9an emango dute, Biterin, 18:30­etatik 20:30etara. Debalde izango da, baina parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman behar du izena. Horretarako AGIFESera deitu behar du: 943 47 43 37 .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!