Almodovarren azken komedia kaotiko eta zentzugabea, asteburuan ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 6a, 02:00

Los amantes pasajeros pelikula izango da ikusgai gaur (19:30 eta 22:30) eta bihar (19:30) Biterin. Pedro Almodovarren azken lana da; komedia kaotiko eta zentzugabea. Bidaiari talde bitxi batek Madriletik Mexikora bidaiatuko du hegazkinean. Tripulazio benetan negargarriarekin egingo dute topo. Hegaldian zehar, aberia larri bat izango dute eta business mailako bidaiariak beraien bizitzako gertakari intimoenak kontatzen hasiko dira, heriotza hain gertu ikustean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!