Zapia jantziko dut ala ez?

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 6a, 02:00

«Baserritar jantzia, gurea da, ez da mozorroa. Eta beste seriotasun batekin begiratzea nahi dugu jendeak», diote San Joan Konpartsako kideek. Asmo horrekin, urtero bezala, Euskal Jantzien erakusketa antolatu dute, Dantzari Fes­ta­ren barruan. Erakusketa, astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, Biterin (17:00-20:00).

Ezkondua bazara, zapi zuria; alarguna bazara, beltza...
Baserritar jantziaren osagarri bakoitzak, esanahi jakina dauka. Horregatik, zer jantzi eta nola jantzi jakitea garran­tzitsua dela diote: «Emaku­meen kasuan, kontuan izan behar da gonaren zabalera, buruko zapia jantzi edo ez, koloreak... Esaterako, ezkongabea bazara, zapirik gabe joan zaitezke edo zapi loreduna eraman dezakezu. Ezkon­dua bazara, zapi zuria dagokizu eta alarguna bazara, berriz, zapi beltza». Erakusketan bertan, hori guztia azaltzen duen liburuxka egongo da salgai, 3 euroan.

Benetazko jantziak, ikusgai
Biterin ikusgai izango diren jantziak, Iraultza dantza taldeak prestatu ditu. Jantzi guztiak, benetazkoak dira. Jantzi zaharretatik eta argazkietatik ateratako kopiak dira eta garaiko patroiak zorrotz jarraituta egin dituzte. Hain zuzen, Iraultza taldeak ez du diseinu berririk sortu. Ho­rretarako, ikerketa sutsu batean murgildu da azken urteotan, «ikusgai dagoenari ziurtasun historiko bat emateko». Iraultza taldeak, erakusketa honekin ezagutzera eman nahi du, baserritarrek astegunetan eta jai egunetan erabil­tzen zituzten jantziak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!