Hitz gutxitan esan: ‘Zmz atzokoa’?

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 9a, 02:00

Motxian Eby Mezu Lehiaketa antolatu dute Buruntzaldeko eta Oarsoaldeko 12-16 urteko gazteentzat. Parte hartzeko, honakoa izan behar dute kontuan: Mezu bat jaso duzu: zmz atzokoa? zer erantzungo diozu? Erantzunak, 140 karaktere inguruko mezua izan behar du. Erantzunak bidaltzeko, hiru bide daude: SMSak eta Whatsapp-ak bidali, 608 955 602 zenbakira; e-postak bidali, motxianeby@gmail.com helbidera; edo sare sozialen bidez: buruntzaldea euskaraz, oarsoarrak eta motxian eby. Parte hartzeko azken eguna, apirilaren 21a da. Saria, 200 euroko erosketa txartela, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!