Lore zuriak eta arrosak, gereziondo bakarra adornatzen

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 7a, 02:00

Gereziondo japoniarra da, eta Lizeaga kalean ondo ezaguna dute. Lorea erakusten hasia da, eta datozen egunetan lehertuko da erabat.

kolpera loratzen da gereziondoa, eta hain ikusgarria izaki, modan jartzen ari da herriguneetan. Leku gutxitan ezagutuko dituzte ordea, Her­nanin bezala lore zuriak eta arrosak batera ematen dituzten gereziondoak. Lizeaga kale hasieran dago gereziondo ja­poniarra, itxuraz besteak bezalakoxea, baina udaberri hasieran denak ha­rritzen dituena. Ezin ukatu, kuriosoa be­hin­tzat badela arbola hau. Zergati bat badu horrek, eta ez da arbolaren berezko kapritxo bat. Berez bi gerezi klase dira arbola horretan: bat, oinarrian dagoen espeziea da (prunus avium), eta bestea gainean txertatu zaion espe­ziea (prunus kanzan); oinarrian da­goe­na txuria, eta gainekoa arrosa.

Espektakulu haundiena, Extremaduran
Gereziondo baten loreak jendearen arreta pizten badu, gereziondoz betetako mendia loretan lehertzean turismo uholdea erakartzen du. Hori gertatzen da Extremaduran, Jerte bailaran, martxo inguruan. Hernanin ere garai ho­rretan egiten da Extremadu­ra­ko festa, eta gaur eta bihar izango da aukera Atsegin­de­gin, harako foiletoren bat edo beste eskuratzeko.

Japonian, lore sakratua
Dena dela, gereziondo japoniarra da Hernanin dagoena, eta hain justu herrialde ho­rrek gurtzen du lore hau, inon baino gehiago. Sakura deitzen diote gereziondoari, eta loraldian dagoenean Hanami festa egiten dute: gereziondoaren azpian jarri, eta otordua egiten dute. Horrez gain, ikasturtea ere oraintxe hasten dute Japonen. Ezagutzen ote dute japoniarrek gure lore arrosa eta zuriko gereziondoa?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!