Gipuzkoako Batel Liga asteburu honetan bukatuko da, bi estropadarekin. Alde batetik, gaur, 7garren jardunaldia jokatuko da Oreretan, 13:00etan. Bihar, berriz, 8garren eta azken jardunaldia izango da Mutrikun, 11:00etan. Bi lehiak, erlojupekoak izango dira, gainontzeko estropadetan bezala. Bertan izango dira Hernaniko batelak eta maila batzuetan goiko postuetan bukatzeko aukera haundiak dituzte. Hain zuzen, infantil-kadete mailako neskek eta infantil mailako mutilek.
Datorren asteburuan, Gipuzkoako Txapelketa
Aurtengo liga, sekula baino motzagoa izan da, hainbat estropada bertan behera geratu baitziren, eguraldi iragarpen txarraren ondorioz, eta ez dira errekuperatu. Dena dela, batelen lana ez da asteburu honetan bukatuko. Izan ere, datorren asteburuan, hau da, apirilaren 13 eta 14an, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da Pasaian. Hernaniarrek emaitza onak lortzeko aukera dute.