Bihar hasiko da Gipuzkoako Kopa, Olaberrian. Tartean izango dira Hernaniko bolariak. Lehendakari Saria bukatu berritan dira bolariak eta irabazlea ezaguna da: Xeferino Agirre segurarra, 234 brila botata. Hernaniarren emaitzak honakoak izan dira: Miguel Burugainek 213 brila bota ditu; Miguel Arrozpidek 202 brila; eta Antonio Minerrek 175 brila. Azken tiraldia Urnietan izan zen eta Burugain 4garren geratu zen eta Arrozpide 6garren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!