Emozioz betetako finala, onenean dauden lau pelotariren artean

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 6a, 02:00

Sagardoaren Txapelke­ta­ko bi bikote onenek gaur jo­katuko dute finala. Hain zu­zen, Matxin III-Etxeberria III eta Juaristi-Agirrezabala neurtu­­ko dira. Emozioz betetako finala espero da eta maila haundiko lehia, onenean dauden lau pelotariren artean. Etxeberria IIIa, gainera, azken bi hilabeteetako atzelaririk osoena izaten ari da. Matxin III eta Etxeberria IIIak partidu bakarra galdu dute txapelketan, hain zuzen, Juaristi eta Agirrezabalaren kontra eta tanto bategatik galdu zuten. Errebantxarako aukera izango dute gaur. Matxin III eta Etxeberria IIIa atzean saiatuko dira partidua irabazten. Agirrezabala estu hartuko dute, Matxin IIIak tantoak bukatzeko aukera izan dezan. Urdinen indargunea, Juaristi izango da. Zarau­tze­ko aurrelariak jokoan sartu beharko du eta bere kolpea nagusitu.

Materialarekin, kexu
Lau pelotariek asteartean aukeratu zituzten pelotak eta kexu ziren materialarekin. «Tristeak eta bote gutxikoak» zirela azaldu zuten; «ez zegoen aukera askorik». Hori horrela, final luzea, borrokatu eta peloteo askokoa izango dela aurreikusten dute.

Barrenetxeak, hirugarren partiduan jokatuko du
Finala, Galarretan 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua izango da. Beste hiru partidu ere jokatuko dira eta Endika Barrenetxeak, Urriza­rekin, Urtasun eta San Migue­len aurka jokatuko du. Hiru­ga­rren partidua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!