Hernanik Ondarroako Aurrera taldearen aurka jokatuko du gaur, etxean. 45 minutu izango dituzte jokoan, hau da, bigarren zatia. Izan ere, otsailaren 9an elkarren aurka jokatzen ari ziren partidua bertan behera uztea erabaki zuten, euria zela eta. Zelaia ez zegoen jokatzeko moduan. Lehenengo zati hartan, ez zen golik izan eta 0-0 bukatu zuten. Norgehiagoka arratsaldeko 16:30etan hasiko da, Zubipen.
Partidua irabazita, lider
Hernanik 2 puntutara dauka Oiartzun liderra. Kontuan izatekoa da, gainera, partidu bat gutxiago jokatu dutela txuri-berdeek, gaurkoaren faltan. Beraz, irabazi eta lidertza berreskuratzeko aukera ezinhobea dute hernaniarrek. Ondarruarrak azken postuan daude.
Emakumezkoen taldea, Barakaldon
Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak ere gaur jokatuko du. Barakaldoren aurka neurtuko dira etxetik kanpo. La Siebe zelaian lehiatuko dira 18:00etatik aurrera.