Extremadurako txoko ederrenak ezagutzeko aukera, gaurko proiekzioan

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 6a, 02:00

Extremadurara joan na­hi duzula eta ez dakizula zer bisitatu? paraje ede­rre­nak proiektatuko dituzte gaur arratsaldean, Biterin jarriko duten dokumen­ta­lean; 19:30etan. Extrema­du­rako Jardunaldiak izango dira asteburuan Hernanin, eta bi egunetarako ekintzak antolatu dituzte. Biharkoa izango da egun nagusia, tradizioa bihurtu den gas­tronomia azokarekin. Dan­tza ikuskizuna eta turismo postua ere, ez dira faltako.

Caceres eta Badajoz, iparraldetik hegoaldera
Caceres eta Badajoz pro­bin­tziek duten xarma era­ku­tsiko dute gaurko bideo emanaldian. Argazki eta irudiak erakutsiko dituzte, bakoitzak merezi duen azalpenarekin. Tartean ager­tuko diren herri eta hiriak, hauek: Caceres hiriburu mo­numentala; Jerteko gerezion­doak loretan; Merida kapital erromanikoa; Andalu­zia­rekin mugan dauden herri txuriak..

Extremaduratik ekarritako jakiak probatu eta erosteko aukera
Gastronomia azoka goizeko 10:00etatik aurrera jarriko dute bihar, Atsegindegin. Urdaiazpikoa, txorizoa, odol­­kiak, gazta, ardoa, ros­killak, floretak... Mokadutxo bat egin nahi duenarentzat, pintxoak jarriko dituzte au­keran; eta piezaka eros­teko aukera ere, izango da. Erakusketa ere jarriko dute bihar. Las Hurdes eta Guadalupe herrietatik eka­rritako saskiak izango dira ikusgai. Informazio turistikoa na­hi duenarentzat, liburuak egongo dira salgai, eta diptikoak aukeran.

Koroa eta dantza
Eta festari bukaera ema­teko, Virgen de Gua­dalu­peko ko­ro eta dantza taldeen ema­naldia antolatu dute. Bi sesio eskainiko dituzte: 13:00etan eta 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!