Gernika ahulago, Hernani indartsuago

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 6a, 02:00

Gernika izango du aurrez aurre gaur Hernanik. Talde indartsua, inondik ere. Dena dela, lehenengo itzulian liga­ko jaun eta jabe izan ondo­ren, bigarren itzulia guztiz aldatu zaie bizkaitarrei. Arazo ekonomikoak tarteko, kalitate haundiko jokalari ugarik utzi dute taldea: Winston Wilson, Declan Cusack, Afa Amosa , Torres Suar... Hala ere, aurrean eskar­mentu haundia duten joka­la­riak ditu Gernikak: Astarloa, Hernandez, Zabaloy, Lasa… Eta jokalari arriskutsuena ere bertan izango da: Jon Magu­nazelaia kapitaina. Hernani berriz, azken partidua La Vilari irabazita, indartsu dago eta borro­ka­rako prest aterako da zelai­ra. Liga bukatzeko hiru partidu geratzen zaizkio eta horie­tatik errazena, nolabait esa­teko, gaurkoa izango da. Gernika hirugarren postuan dago. Gainerako bi partidu­ak, berriz, Quesos eta Santboianaren aurka izango dira, hain zuzen, liderraren eta bigarrenaren aurka.

Zaletuen laguntza
Hernanik gainera, zaletuen laguntza izango du gaur. Partidua 17:00etan hasiko da Landare zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!