Udalak lehiaketa jarri du martxan igerilekurako eta jolas igerilekurako salbamendu eta sorospen zerbitzua kontratatzeko. Parte hartu nahi duten enpresek hilaren 14ra arte izango dute argibideak eta agiriak eskatzeko aukera. Horretarako, lau bide dituzte: Hernaniko Udalera jo, 943 33 70 24ra deitu, 943 55 11 41ra faxa bidali edo www.hernani.net web orrian begiratu.
Lehiaketa irabazten duen enpresak bi urteko kontratua izango du, eta beste bi urtez luzatzeko aukera izango da.