Pelotakada askokoa, finala luzea izango dela aurreikusten dute lau erremontistek. Asteazken goizean egin zuten pelota aukeraketa, eta materiala baxua zela aitortu zuten bi bikoteek. Biharko jaialdia 16:00etan hasiko da, eta final haundia bigarren partidua izango da.
Antzeko pelotak,
bi bikoteek
Matxin III eta Etxeberria IIIak gorriz jokatuko dute, 126, 127, 128 eta 129 gramoko pelotekin. Aukeraketa ostean, Etxeberria IIIak aukera askorik ez zegoela esan zuen: «pelota tristeak ziren, eta ez zegoen beste aukerarik. Hain txarrak ez ziren pelotak hartu ditugu».
Urdinek aukeratutako pelotak oso antzekoak izan ziren, 131, 127 eta 125 gramoko bi. Iritzia ematerako orduan, Juaristi eta Agirrezabala bat zetozen Etxeberriak esandakoarekin: «pelota guztiak baxuak dira, bote gutxikoak. Finala luzea izango da eta ahalik eta gehien aguantatzea izango da klabea».
Matxin III eta Etxeberria III, errebantxaren bila
Lehendik ere elkarren kontra jokatutakoak dira Sagardoaren Txapelketan, finalerdietan hain zuzen. Orduan, Juaristi eta Agirrezabalak irabazi zuten, gutxigatik: 40-39. Gaurko finalean, errebantxarako aukera izango dute Matxin IIIak eta Etxeberria IIIak.