Ugaitz Errazkinek arazoak, bisitak jasotzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 5a, 02:00

Ugaitz Errazkin euskal preso politiko hernaniarra bisitak jasotzeko arazo haundiak izaten ari dela salatu dute Hernaniko senideek. Errazkin Fresneseko espe­txean dago, eta Kronikara bidalitako oharrean azaldu dutenez, bikoteak eta lagunek izaten dituzte arazoak presoa bisita­tzerakoan: «bi­koteari ez diote kristal gabeko bisita intimorik izaten uz­ten, eta gainera Ugaitz biluzarazi egiten dute neskalaguna ikusi aurretik. Espetxea­ren zuzendariarekin bildu zen neskalaguna, eta  honek arazoa konponduko zela esan zion. Asteburu honetan izan du hurrengo bisita, eta arazoak bere horretan jarrai­tzen du».
Egoera salatzeko kanpaina jarri dute martxan senideek. Helburua da eskutitzak bidaltzea Le Vert epaileari, arazoa konpontzeko eskatuz.

Eskutitz ereduak,
gaurko kontzentrazioan

Kontzentrazioa egingo dute gaur Zinkoeneako errotondan, 20:00etan, eta bertan banatuko dituzte eskutitz ereduak. Lema izango da: Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!