Borrokara aterako da Hernani, Gernika menpean hartzeko gogoz

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 5a, 02:00

Gernikak ez du galako tal­dea ekarriko bihar Lan­darera, ez da ordea partidu xamurra izango hernaniarrentzat. Azken txanpan da denboraldia, eta Hernanik garaipenak behar ditu, bat bestearen atzetik, mailari eutsi nahi badio. Alicantera bidaiatu zuen talde berdinak  borrokatuko du bihar Lan­daren, 17:00etan hasiko den neurketan.
Aurpegi ezagun ugari izango ditu aurrean bihar Hernanik, eta halakoetan, gogoa berezia izaten da; motibazio punttua ematen die horrek. Zaletuak ere lagun izango dituzte, eta behar duten bultzada jasoko dute 80 minutuetan.

Gernikak baja ugari,
arazo ekonomikoak medio

Gernikaren kontra jokatu zu­en Hernanik Ohorezko mai­lako aurreneko partidua. Ezin izan zuten neurketa hu­ra irabazi, baina ez ziren ki­kil­du, eta zuten guztia eman zuten.
Kanpoko eta bertako jokalariak fitxatu zituen Ger­nikak denboraldi hasieran: Wins­ton Wilson, Declan Cusak, Afa Amosa... Jaun eta jabe izan ziren aurreneko bueltan ligan, eta Europan ere jokatu zuten estreinakoz. Bigarren itzulian arazo ekonomikoak hasi ziren. Sol­datarik kobratuko ez zutela jakin, eta taldea uztea erabaki zuten zenbait jokalarik. Bihar Landa­rarera etorriko den hamabostekoa ez da ligako onena, baina maila altuan jokatzen du Gernikak, beti.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!