Bi erakusketa Iparraldean: Donibane Garazin eta Senperen

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 4a, 02:00

Iker Valle artista hernaniarrak bi erakusketa jarri ditu Iparraldean. Donibane Garazin jarri duena Fabrika Garazi erakustokian dago. 20 lan inguru jarri ditu ikusgai, Europako beste hainbat artistekin batera. Lanak apirilaren 15a arte egongo dira ikusgai. Bestalde, Senperen, Brigade Contemporaine erakusketaren barruan, 30 eskultura eta pintura jarri ditu ikusgai gaurtik. Jendaurrera larunbatean zabalduko dute, eta lanak astelehenera arte egongo dira ikusgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!