Dantzari Festa izango da datorren astelehenetik igandera. Aste barruan, Euskal Jantzien erakusketa izango da ikusgai Biterin eta asteburuan, dantza emanaldirik ez da faltako. Larunbatean txikien txanda izango da eta Gipuzkoako 6 taldetako dantzariek hartuko dute parte. Igandean, berriz, haundien txanda izango da. Euskal Herri osoko 15 taldetako dantzariek egingo dute bat. Urtero bezala, Ikurriñaren Dantza egingo dute.
Horrez gain, asteazkenean hitzaldia izango da eta ostiralean, Argizaiola ikuskizuna.
EGITARAUA:
Apirilak 8, astelehena:
17:00-20:00, Euskal Jantzien erakusketa.
Apirilak 9, asteartea:
17:00-20:00, Euskal Jantzien erakusketa.
Apirilak 10, asteazkena:
17:00-20:00, Euskal Jantzien erakusketa.
19:00, Hitzaldia: Baserritarren janzkerak. Hizlaria: Ramon Garcia.
Apirilak 11, osteguna:
17:00-20:00, Euskal Jantzien erakusketa.
Apirilak 12, ostirala:
17:00-20:00, Euskal Jantzien erakusketa.
19:00, ‘Argizaiola’ ikuskizuna, Biterin. Gero Axular dantza
taldea.
Apirilak 13, larunbata:
12:30, Ttarlaren dantzari
txikienen emanaldia,
Kaxkoan.
17:00, Dantzari txikien irteera eta emanaldia, kaleetan.
19:00etan, Erromeria Plaza Berrin.
Apirilak 14, igandea:
11:00, Kalejira eta dantza
ekitaldia, kaleetan.
13:30, Ikurriñaren dantza, Gudarien plazan.
15:30, Bazkaria Atsegindegin.
18:00, Erromeria kaleetan.