Elbarritasuna, Orbegozoko langile ohi bati, amiantoaren kalteengatik

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 4a, 02:00

Gipuzkoako Gizarte Se­gurantzak elbarritasun osoa eman dio Orbegozoko langile ohi bati. 58 urte ditu, eta 1971 eta 1984 urte bitarteetan egon zen kontaktuan amiantoarekin, Orbegozon. Orain bronkiotako minbizia diagnostikatu diote. CCOO sindikatuak Kro­nikara bidalitako oharrean azaldu duenez, nahiz eta legeak kontrakoa esan, babesik gabe egiten zuten lana amiantoarekin: «Hala azaldu dute Osalaneko teknikoek». CCOOk gogoratu nahi du amiantoarekin lana egin zuten langileek minbizia izateko arrisku haundia dutela. Oharrean eskatzen dute kasu hauek Osakidetzaren bigilantzia planean sartzea, gaixotasuna goiz detektatu ahal izateko. Bestetik, salatu dute, Osakidetzak gaixotasun hau gisa honetako lanekin ez lotzea, eta beraz, kaltetuak izan daitezkeenak ez informatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!