Kadete ohorezko mailako neskak punta puntan dabiltza. Bartzelonako Begues herrian izan berri dira txapelketa jokatzen, eta bigarren bukatu dute. Finaleko aurkaria gogorra izan zuten, Bartzelona. Lehendik txapelketa berean elkarren kontra jokatu eta irabazitakoak ziren hernaniarrak, baina finalean 3-0 galdu zuten. Txapelketako jokalari onenaren saria ere, hernaniar batentzat izan zen: Maria Granadorentzat. Esperientzia ederra izan dela diote eta orain, ligan dute burua. Lider dira, eta bost partiduren faltan, bakarra irabaztea nahikoa dute liga irabazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!