proiektu berria jarri du martxan Daitekek helburu batekin: norbera izatea lana bilatzeko motorra eta gidaria; proiektuaren izenak dioen moduan, asmoa da Enplegu gidaria zu zeu izatea.
Taldeak, antzeko perfila dutenen artean
Taldeak sortuko dituzte lana bilatzeko helburua dutenekin, lankidetza, partehartzea, talde lana, inziatiba, antolamendua eta plangintza bultzatzeko. Antzeko perfila duten pertsonekin sortuko dituzte talde horiek, formazioa, generoa eta eskarmentua bezalako puntuak kontuan hartuz. Orientazio laguntzailea ere izango du talde bakoitzak.
Bost fase,
apirila eta maiatzean
Bost fase izango ditu proiektu berriak. Lehendabizi bakoitzaren gaitasuna aztertu eta helburuak zehaztuko dituzte. Curriculuma eta aurkezpen eskutitza prestatuko dituzte ondoren. Segidan, zein enpresetara entregatu aukeratuko dute. Enpresa horietara joango dira gero. Eta bukatzeko, egindako lanaren ebaluaketa egingo dute.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: jaionea@ daiteke.com eta 943 57 54 24.