San Joan jaiak iragarriko dituen kartela lehiaketa bidez aukeratuko du aurten ere Udalak. Hala, epea zabaldu du, nahi duten herritarrek edo kanpotarrek euren lanak aurkeztu ditzaten. Jatorrizko lanek 32x48cm-ko neurria izan behar dute eta paperean eta kartoi-lumazko euskarrian entregatu behar dira. Formatu digitalean ere aurkeztu behar dira, neurri berean, 300pp-ko erresoluzioarekin, eta CMYK formatuan. Izenburua ere zehaztu dute: `San Joan Jaiak. Hernani 2013´. Lanak entregatzeko azken eguna ostirala da. Biteri kultur etxean entregatu behar dira, 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe, kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa jakitera emanez. Irabazlea apirilaren 30ean ezagutuko da; saria, 600 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!