Zerbitzurik ez gaurtik larunbatera, Urnietako ITVan

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 2a, 02:00

Gaurtik larunbatera ez da ITV zerbitzurik egongo Urnietan. 56 eguneko greba deialdia deitu du enpresako komiteak (Irungoa barne) eta erabakia batzarrean hartu zuten langileek. Azaldu dutenez, 17 hilabete pasa dira negoziazio plataforma aurkeztu zutenetik eta helburu dute Gipuzkoako ITVen konbenioa berritzea. Erabiltzaileei barkamena eskatu diete sortu ditzaketen eragozpenengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!