apirilaren erdialdean hasiko da Hernaniko mus txapelketa jendetsuena, Aralar tabernakoa. Berrogeita hamar bikote inguruk ematen dute izena urtero, izaten den saltsak eta sariek ez baitute parekorik inguruan.
Aurten parte hartu nahi duten herritarrek etzira arte dute izena emateko epea zabalik. Horretarako, bi aukera dituzte: tabernatik bertatik pasa edo 943 33 15 06 telefonora deitu. Bikoteko 50 euro ordaindu behar dira.
Sari ederrak aurreneko lau bikoteentzat
Abilezia haundiena erakusten duen bikoteak, irabazleak, 2.000 euroko diru-saria, garaikurra, txapela eta oparia jasoko ditu aurten; bigarren sailkatuak, 1.200 euro, garaikurra eta oparia; hirugarrenak, 700 euro, garaikurra eta oparia; eta laugarrenak, garaikurra eta oparia.
Sarituak ez dira ordea hauek bakarrik izango. Hurrengo lau bikoteek ere izango dute saria: Errioxako ardo bodega batera irteera.