Mezu bat jaso duzu: zmz atzokoa? Zer erantzungo diozu? Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuak eta Oarsoaldeako Euskara Batzordeak Motxian Eby mezu lehiaketa jarri dute martxan, gazteei zuzenduta. Bi eskualde horietako 12 eta 16 urte arteko gazteek hartu dezakete parte. Horretarako, aurrez egindako galderari erantzun beharko diote, 140 karaktere inguruko mezu bat bidalita.
Epea bukatu,
apirilaren 21ean
Eskualde bakoitzean, irabazle bat eta bost finalista izango dira eta parte hartzaile bakoitzak herria jarri beharko du mezuaren aurretik. Parte hartzeko epea apirilaren 21ean amaituko da.
Sari banaketa,
maiatzaren 2an
Eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jasoko du eskualdeko dendetan gastatzeko. Horrez gain, 60 euroko beste bosna erosketa txartel banatuko dira eskualde bakoitzean.
Sari banaketa, maiatzaren 2an izango da arratsaldeko 19:00etan, Perurena auzoan, bi eskualdeek bat egiten duten lekuan.
Parte hartzeko,
hainbat bide:
* SMSak eta WhatsApp-ak
608 955 602 zenbakira.
* E-postak, helbide honetara: motxianeby@gmail.com
* Sare sozialen bidez:
- ‘Buruntzaldea Euskaraz’ Facebooken eta Twitterren
- ‘Oarsoarrak’ Facebook eta Twitterren.
- Motxian Eby Tuentin.