Iaz bezala, Mus Txapelketa azkarra antolatu du Herrirak, Hernaniko preso eta iheslarien alde. Apirilaren 13an izango da, hau da, datorren asteko larunbatean. Santa Barbara elkartean jokatuko da txapelketa, arratsaldeko 15:30etatik aurrera.
Izen ematea, lehenbailehen
Parte hartu nahi dutenei dei egiten diete izena lehenbailehen emateko. Horretarako aukera izango da 6 tabernatan: Oindi, Aralar, Zumitza, Garin, Aker eta Ekos.
Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.
Sari ederrak
Sariak aurreneko 8 bikoteentzat izango dira. Sari ederrak: txapelak, 2 esku pelota eta 8 pertsonentzako otordua Oialume sagardotegian (txapeldunentzat); 4 pertsonentzako otordua Irubide jatetxean (azpitxapeldunentzat); arkumea, gazta eta 2 ardo botila (hirugarrenentzat)... Zozketak ere egingo dira.