Errebantxarako aukera, finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 1a, 02:00

Sagardoaren Txapel­ke­tako finala larunbatean jokatuko da eta aurrez aurre izango dira Juaristi-Agirre­zabala eta Matxin III-Etxe­berria III. Errebantxa­rako aukera izango dute azkenekoek, izan ere, txapelketan elkarren aurka jokatu zutenean, Juaristi eta Agirre­zabala nagusitu ziren. Tanto bakar bategatik irabazi zuten, 40-39, eta finalean ere ikuskizun ederra emango dutela espero da. Txapel­ke­tako bikoterik onenak neurtuko dira eta gainera, tartean dira bi atzelaririk erregularrenak eta ikusgarrienak.

Matxin eta Etxeberria,
gutxigatik nagusi

Matxin III eta Etxeberria III finalean dira, ostegunean finalerdia irabazi ostean Urtasun eta Lizasori. Tanto bakar baten aldearekin lortu zuten finalerako pasea: 39-40. Bi bikoteek, oso partidu ona jokatu zuten, Galarretan aurten jokatu den partidurik onena izan zela esan liteke eta inork ez zuen merezi izan galtzea. Partidu guztia oso parekatua izan zen, 18 aldiz berdindu zuten.

Agirrezabala,
jaun eta jabe

Juaristi eta Agirrezabalak larunbatean jokatu zuten finalerdia Urriza eta Zubi­riren aurka eta 40-32 irabazi zieten. Agirrezabala jaun eta jabe izan zen partidu osoan. Partiduaren erdira arte, oso parekatua izan zen lehia, baina bikote gipuzkoarrak bost tanto egitea lortu zuen eta handik aurrera eutsi egin zion aldeari. Urriza, ezin jokoan sartu ibili zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!