hain ohikoak ez diren jakiak probatzea gustuko dutenek, apirileko kultur agenda eurentzako diseinatua dute. Urdaiazpikoa, txorizoak, gazta, ardoa, gozoak.... Extremaduratik ekarritako produktuak probatzeko aukera izango da asteburuan Atsegindegin, urtero antolatzen dituzten jardunaldien barruan. Hilaren 21ean berriz, janari exotikoagoak izango dira aukeran Plaza Berrin, nazioartekoak. AMHERek antolatzen duen Dastatze Gastronomikoan Hernanin bizi diren etorkinek egiten dituzte euren jakirik tradizionalenak, bertakoek dasta ditzaten. Bi ekitaldiek jendetza mugitzen dute, urtero.
Dantza, ibilaldia, musika...
Datorren aste osoa iraungo du Dantzari Festak Hernanin. Apirileko beste ekitaldi nagusia izango da, eta besteak beste, bertako eta Euskal Herri osotik etorritako dantzariek jarriko dute festa. San Joan kopartsak antolatzen duen erromeria ere, aste berean izango da; hilaren 13an, Plaza Berrin.
Txotx garaia azken txanpan da apirilean, eta urteroko legez, Sagar Martxa antolatu dute aurten ere. Hilaren 14an egingo dute ibilaldia, herriko sagardotegietatik barrena. Edozeinek hartu dezake parte; baldintza bakarra, 09:00etan Plazan egotea.
Eta musika... musika hilero da protagonista Hernanin. Kalez kale kantarikoek apirilaren 13an dute zita. Hilaren 22an, Txistulari Bandak kontzertua emango du bi tronpeta jolerekin batera, Milagrosan, 13:00etan. Eta apirila bukatzeko, Hernani´n Musikeko kapitulu berria. Elkano Brownning Cream taldearen emanaldia izango da Biterin.
Zilegi Eskolak, AEKn
AEKk antolatuta, Zilegi Eskola saioak ere izango dira apirilean. Teknika Hipopresiboen inguruan lau saio egingo dituzte: 9, 16, 23 eta 30ean, Biterin, 14:30etan.
Hilabete bukaeran aldiz, Sormena lantzeko tresnen inguruko saioak antolatu dituzte: 22, 23, 29 eta 30ean, Biterin.
APIRILEKO KULTUR AGENDA
APIRILAK 6
Gazte Txokoa: sukaldaritza
APIRILAK 6-7
Extremadurako Jardunaldiak.
APIRILAK 8-14
XVIII. Dantzari festa.
APIRILAK 8, 16, 23, 30
Zilegi Eskolak: Teknika Hipopresiboak. AEKk antolatuta, euskeraz, Biterin, 14:30etan.
APIRILAK 8-13
Euskal Jantzien Erakusketa. Biterin, 17:00-20:00.
APIRILAK 8-30
Pintura erakusketa, Nekane Lasartek. Biterin, 18:00-20:00.
APIRILAK 10
Literatur Solasaldia. Los recuerdos del porvenir. Gaztelaniaz, liburutegian, 19:30etan.
APIRILAK 13
Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
Erromeria.San Joan Kopartsa.
APIRILAK 14
`Sagar Martxa´ mendi irteera. Plazan, 09:00etan.
Gazte Txokoa: dardo txapelketa.
APIRILAK 16
Literatur Solasaldia. Beste norbaiten zapatak. Euskeraz, liburutegian, 19:30etan.
APIRILAK 19
Gazte Txokoa: Harremonak.
APIRILAK 20
Haurrentzako antzerkia. Zapata Gorriak. Patata Tropikalak. Biterin, 11:00etan.
APIRILAK 21
Kultur anitzeko dastatze gastronomikoa. AMHERek antolatuta, Plaza Berrin, 12:00etan.
APIRILAK 22
Kontzertua Txistulari Bandak bi tronpeta joleren laguntzarekin. Milagrosan, 13:00.
APIRILAK 22,23,29,30
Zilegi Eskolak. Sormena lantzeko tresnak. AEKk, euskeraz, Biterin.
APIRILAK 25
Hernani´n Musik. Elkano Brownning Cream. Biterin, 20:00etan.
APIRILAK 27
Bigarren eskuko azoka, Atsegindegin.
APIRILAK 28
Gazte Txokoa: Gazte zinema.
APIRILAK 30
Ipuin kontaketa. Lur Kortarekin, Liburutegian. 17:30 (3-4urte) 18:00 (5-7 urte).