`Txootx!´ aplikazio berria, sagardotegien informazioarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 31a, 01:00

Sagardotegia non da­goen ez dakizula? Txootx! aplikazioan dituzu mapa eta helbidea. Zein sagardotegi aukeratu ez dakizula? Ran­kina ere baduzu Txootx! aplikazioan, erabiltzaileen iritzi eta guzti!
Aurtengo denboraldirako sortu dute Txotx! aplikazio berria, eta edozein smartphonetan deskargatu daiteke, izena bera bilatzailean jarrita. Menu nagusian, sagardotegi zerrenda, mapak, sailkapena  eta hobespenak (iri­tziak) ageri dira, eta handik aurrera, baikotzak behar edo nahi duen informazioa lortu dezake, gainean klik eginda.

Balorazia egin,
argazkiak igo...

Aplikazioa bakarrik ez, helburua sare soziala izatea ere bada. Erabiltzaileak behar duen informazioa jaso dezake eta eman ere bai. Sa­gardo­tegi bakoitzaren atalean, honen inguruko iritzia eman daiteke, argazkiak igo, balorazioa egin...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!