Udaberria eta eguraldi ona aprobetxatu, eta abentura protagonista izango den irteera antolatu dute Gazte Txokoan, apirilean. Txindokiko magalean dagoen Itzala zuhaitz parkera joango dira, aire libreaz eta naturaz gozatzera.
Tirolinak, zubiak,
eskalada...
Parkea Txindoki magaleko baso barruan egina dago, pago eta haritzen arten. Lau ibilbide egiteko aukera dago bertan, altuera eta adinaren arabera banatuta. Gaztetxoei zuzendutako ibilbideak Mikelats-atarrabi izena du, eta bederatzi gune ditu: tirolinak, zubiak, kableak...
Aste Santuko pazko astea aprobetxatuta, ostiralean egingo dute irteera (izena aldez aurretik eman behar zen).
Irteeraz gain, tailer, txapelketa eta bestelako ekintzak ere, antolatu dituzte. Zazpi tailer izango dira guztira: paniniak eta gailetak egiten ikasteko, malabereak nola egin eta nola jolastu ikasteko, objektu edo kajak nola forratu jakiteko... Txapelketei dagokienean, lau antolatu dituzte: futbola, ping ponga, badmintona eta dardoak.
Bideojokoetan jokatzeko aukera ere izango da apirilean, WIIan eta Play Stationean esaterako. Dj ikastaroa eta Sexuka solasaldia ere antolatu dituzte. Eta hilero bezala, zinea ere, ez da faltako.
EKINTZAK:
Api. 2 - Zirko tailerra
Api. 3 - Tailer librea
Api. 5 - Irteera
Api. 6 - Sukaldaritza tailerra
Api. 7 - Itxita
Api. 9 - WII bideojokoa
Api. 10 - Forratze tailerra
Api. 12 - DJ ikastaroa
Api. 13 - Futbol txapelketa
Api. 14 - Dardo txapelketa
Api. 16 - Play Station
Api. 17 - Ordulari tailerra
Api. 19 - Sexuka
Api. 20 - Kamiseta tailerra
Api. 21 - Ping pong txapelketa
Api. 23 - WII bideojokoa
Api. 24 - Malabare tailerra
Api. 26 - Badminton txapel.
Api. 27 - Sukaldaritza tailerra
Api. 28 - Gazte Zinema
Api. 30 - Play Station