Beñat Iradi eta Pello Perez, Europako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 1a, 02:00

Egunotan, Frantziako Grenoble hirian 18 urtez azpiko Europako Errugbi Txapelketa jokatu da eta bertan espainiar estatuko selekzioa txapeldun izan da, A mailan. Hernaniko errugbi taldeko bi jokalarik parte hartu dute txapelketan estatuko selekzioarekin eta finalean ere jokatu dute. Beñat Iradi harroina eta Pello Perez erdilaria Europako txapeldunak dira, beraz. Finala, Errusiaren aurka jokatu zuten eta 47-0 irabazi zioten.

Anartz Elosegik bi puntu eta entsaioa, Lisboan
Anartz Elosegi joko zabal­tzaile hernaniarra, berriz, 16 urtez azpiko txapelketan izan da Lisboan, estatuko selekzioarekin. Portugalgo selekzioari irabazi zioten eta Elosegik bi puntu eta en­tsaioa egin zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!