«Bisitariak harrituta geratzen dira euskaldunon izaerarekin»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 31a, 01:00

Batez ere bisitaria gehien harritzen duena euskaldunon izaera da, ez omen dutelako halako traturik espero. Hala esan dio Pardiola nekazalturismoko arduradunak Kro­ni­kari. «Hotzagoak espero gaituzte, eta bazter guztietan hain ondo tratatzen dituzte... erabat harrituta geratzen dira gure izaerarekin».
Donostialdeko nekazalturismoak beteta egon dira Aste Santuan, eta Hernanikoak ere bai. Orokorrean Araba, Biz­kaia eta Gipuzkoan behera egin du bisitari kopuruak, bai­na ez inguruotan, Donos­tia­ren tiradizoa dela eta. Pardiolako arduradunek garbi dute hori dela arrazoia: «Donostiak erakartzen du turismoa; hori garbi dago. Horrez gain, oso ondo kolokatuta gaude, leku guztietatik gertu: kosta, mendia, iparraldea, Bilbo...».  

Euskal Herritik ‘txoratuta’ joaten dira
Kataluniatik laranja haundi-haun­di batzuekin etorri omen zaizkie aurten Pardio­lara. «Gustatu zaie eman diegun tratua, eta hala etorri zaizkigu, esker onez. Ikara­ga­rri gusta­tzen zaie Euskal He­rria bisitari ia denei; eta de­nen aurreko puntan daude ka­ta­lanak. Alicante eta Valla­do­lidetik ere ez da falta bisitaririk».
Paisajeak erakartzen ditu, eta mendia eta itsasoa hain ondoan ikusteak; koloreek ere bai, eta baita, nola ez, janariak ere. Asko bueltan etortzen dira, edo lagunen bat bidal­tzen dute. «Txoratuta joaten dira, eta askok errepikatu egiten du. Bat badugu, Madriletik ia urtero etortzen dena. He­men­go arbasorik ez du, baina hemengo ia dena gustatzen zaio, ia guri adinaxe; herri kirolak, sagardotegiak...

Donostia eta Hondarribia, galdu ezinekoak
Eguneko irteerak egiten dituzte bisitariek, eta galdu ezineko leku batzuk badira. Adibidez, Hondarribiko buelta ez dago failatzerik, eta Donostiara be­rriz, egun bat baino gehiagotan joaten dira. «Guk rutak egiten dizkiegu; ikaragarri gustoko dute hori. Bat adibidez: Biarritzera joan, eta handik Donibane Lohizune, Hen­daia eta Hondarribia. Han baz­kaldu, eta eguraldi ona bada, Jaizkibeldik bueltatu. Jaizkibelgo bideak liluratu egiten ditu; eta Pasaiak ere bai». Pardiolara etortzen diren ia denek ruta hori egin behar izaten omen dute, baina badituzte beste batzuk ere. «Au­rrekoa adina gustatzen zaie Gipuzkoako kostako buelta: Zarauztik Ondarruraino bi­dal­tzen ditugu. Getaria, Zu­maia, Deba, Mutriku...».
Donostiak monografikoa be­har izaten omen du. «Nor­malean bi egunetakoa, gainera. Alde Zaharra, Haize Orra­zia, Kursaala, Ulia...».

Hiru Santutegietako buelta...
Mendialdea nahiago dutenentzat, badira alternatibak Gipuzkoan. «Errezilgo bailarak harrituta uzten ditu denak. Ruta bat egina badaukagu guk; Hiru Santutegiena deitzen diogu. Tolosatik Azpeitiara bidaltzen ditugu, Errezildik barrena. Loiolako santutegia ikusi, eta handik Azkoitia eta Zumarragara, Antiguako er­mitara. Eta azkenik, Zu­ma­rragatik Oñatira eta Aran­tza­zura. Denborarik izan ezean, Azpeitiatik Zestoara, eta handik Zumaia, kosta, eta berriz Hernanira».  

Eta janaria?
«Ikaragarri gus­tatzen zaie hemengo janaria», dio Pardio­la­ko arduradunak. «Ulergarria da, he­men oso zaila baita gaizki jatea. Nik beti go­men­datzen dizkiet leku bat edo beste. Merke xa­mar nahi izanez gero ere, aukera faltarik ez da. Hernanin adibidez, Tamer batean edo Bi Herriak batean primeran jango duzu, eta merke».
Pintxoak eta sagardotegiak badute halako eskaera berezi bat. «Pintxo-jan on bat eginda joaten dira asko eta asko etxera. Ga­res­tixeago ateratzen da, baina  hain mokadu goxoak, hain giro polita... Gomen­da­tu beharra dago, eta as­ko gustatzen da. Eta harri­tzekoa da, baita ere, sagardotegiena. Kanpotik datozenek badute sagardotegien berri, eta askok eska­tzen digute batera edo bestera bidaltzeko». Apenas izango den askorik Euskal Herrira turismoa egitera etorri, eta kilo gutxiagorekin bueltatzen denik. «Nik uste, orokorrean, 3-4 kilo gehiagorekin bueltatzen direla denak! (parrez)».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!