Ioritz Arrietak, bosgarren txapela

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 31a, 01:00

Asteazkenean, Zumarragako Torneoko finalean aurrez aurre izan ziren Ioritz Arrieta eta Paul Ojuel pelotari hernaniarrak. Arrietak jantzi zuen txapela, Telletxea bikote gipuzkoarrarekin. Ojuelek, Perez arabarrarekin jokatu zuen. Emozioz betetako partidua izan zen, ordu bete baino gehiago iraun zuena eta txapeldunak 22-18 nagusitu ziren. Partidu hasiera nahiko parekatua izan zen, 4-4 berdindu arte. Hortik aurrera, Ojuelek min egin zuen sakearekin, besteak beste, eta 8-14 aurreratu ziren. Arrieta eta Telletxea ez zeuden amore emateko eta atzelari arabarra estu hartu zuten. Azken honek eutsi eta 16-16 berdindu zuten. Baina azkenean, Arrieta eta Telletxea nagusi: 22-18. Arrietak bukaera ederra eman zion, bi pareta eginda. Azken honekin, 5 txapela lortu ditu hernaniarrak, denboraldi honetan. Eta pelota elkarteko 15garrena da. Finaletara, berriz, 25 pelotari iritsi dira dagoeneko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!