Elkartasunerako garaia dela azpimarratu zuten Gurutzbidean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 31a, 01:00



Urtero bezala, Gurutzbidea egin zen Santa Barbaran, Ostiral Santu egunean. 200 lagun inguruk gogoratu zuten Jesukristok egindako Gurutzbidea eta bizitako kalbarioa. Goizeko 08:30etan Plazatik abiatu, eta Santa Barbara bidean dauden 14 gurutzeetan geldialdiak egin zituzten, Jose Luis Aperribai apaizak otoitz eta gogoetarako bide emanez. Besteak beste, elkartasunerako garaia dela azpimarratu zuen. Gaur, Pazko Igandea, Meza Nagusiak izango dira: Agustinetan (09:00), San Antonion (10:00), San Jose Langilean (11:00) eta  San Joan Bataiatzailean (12:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!