Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak kontzertua eman zuen asteazkenean, Hernaniko Milagrosa kaperan. Galiziara joan aurreko kontzertua izan zen, ostegunean abiatu baitziren hara. Ostiralean eta atzo, kontzertu bana eskaini zuten hango lurretan. Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, Hernani, Irun, Lezo eta Mutrikuko Musika Eskoletako akordeoi ikaslez osatua dago. Hernaniarrak, 21 akordeoilari dira. Dena dela, oraingo honetan, 12 lagunek hartu dute parte, Aste Santua dela eta, askok, kurtso bukaerako bidaia baitzuten. Honakoak izan dira Galizian: Garazi Jauregi, Ane Apezetxea, Oihane Erize, Maider Ugalde, Itxaso Piquer, Ane Macicior, Erika Macicior, Maria Ruiz, Miren Galdeano, Maddi Pedro, Sara Otaegi eta Ariane Gaztañaga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!