San Joanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da eta lanak entregatzeko astebete besterik ez da geratzen. Datorren ostirala da azken eguna. Lanak Biterin entregatu behar dira 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe, eta datuak sobre itxi batean sartuta (izena, helbidea eta telefonoa). Kartelak honako testua eraman behar du: San Joan jaiak. Hernani 2013. Saria: 600 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!