Aurreko ostiralean, Kardaberaz kalean dagoen Laket arropa eta osagarri dendak bere udaberri-udako kolekzioa aurkeztu zuen. Pana kafetegi-okindegian egin zen ekitaldia. Laketek, 7 modeloren laguntza izan zuen eta guztira, kolekzio berriko 28 jantzi aurkeztu zituzten pasarelan. Lekua txikia zenez, antolatzaileek ezin izan zuten nahi beste jende sartu eta pentsatzen ari dira urtean zehar antzeko ekitaldi gehiago antolatzea. Ekitaldian parte hartu zuten, baita ere, OA kafetegiak, Mendi-Lore lorategiak eta Aran ileapaindegiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!