Beñat Iradi eta Pello Perez finalean, estatuko selekzioarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 29a, 01:00

Egunotan, 18 urtez azpikoen Europako Errugbi Txa­pelketa ari dira jokatzen Gre­noblen (Frantzia), eta bertan dira, estatuko selekzioarekin jokatzen, Hernani­ko taldeko bi jokalari: Beñat Iradi eta Pello Perez. Juan Carlos Perezek zuzentzen du selekzioa eta A mailako txapelketan ari dira parte hartzen (bigarren maila izango litzateke, Elitekoaren azpitik). Txapelketa bikaina egiten ari dira eta finala jokatuko dute gaur, Errusiaren aurka. Arratsaldeko 16:00etan izango da. Finala irabaziz gero, Play Offa jolastuko lukete udazkenean, Portugal edo Georgiaren aurka.

Finalera iristeko, Suezia eta Alemania gainditu dituzte, erraz gainera. Eskandina­biarrei 71-0 irabazi zieten eta alemanei 50-0. Lehenengo partiduan, Perez titular izan zen eta Iradik bigarren za­tian jokatu zuen. Bigarren partiduan, Perezek ez zuen jokatu eta Iradik bigarren zatian jokatu zuen berriro.

Anartz Elosegi, Lisboan
Anartz Elosegi jokalari hernaniarra ere txapelketan parte hartzen ari da, 16 urtez azpiko selekzioarekin, Lis­boan (Portugal).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!