Iñigo Legorburu, berriro irabazle Hendaiako IVgarren Euskerazko Maitasun Gutunen Lehiaketan,

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 28a, 01:00

Iñigo Legorburuk irabazi du lehenengo saria. Bigarren urtez jarrai­an izan da garaile, Hernanin bizi den gazte oreretarra. Legorburu­ren lanak, Azken kabriola darama izenburutzat eta arte eszenikoen munduan dabiltzan bi gizonezko dira protagonista. Ballet klasikoko dantzak bizitzaren metafora gisa ageri dira. Maitasun ikustezin bat, fama, egunkaritako flashetatik urrundu nahi izate hori.. eta beste hainbat faktore nahasten dira bi gizonezko dantzariren maitasun klandestinoan. Joan den ostiralean banatu ziren sariak eta Legorburuk 200 euro eta diploma jaso zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!