«Udal Gobernuak utzikeria erakusten du, ondare publikoaren defentsan»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 28a, 01:00

Hamaikabatek salatu du, Udal ondareari buruzko informazioa eskatu duela eta Udal Gobernuak ez diola azalpenik eman, bi hilabetetan.

«Duela bi hilabete, urtarrilaren 23an, Udal ondareari buruzko informazioa eskatu genuen. Bata, Osiñaga auzoan dagoen lurzati baten ingu­rukoa eta bestea, Mar­tindegi auzoko bide publiko batena. Udal Gobernuak, bi hilabetetan ez du astirik izan azalpenak emateko», azaldu du Hamaikabat alderdiak pren­tsa ohar bidez. Eta gaineratu du: «Hamaikabaten­tzat, Udal Gobernuak utzikeria erakusten du ondare publikoaren defentsan eta hori da publikoki salatu nahi duguna».

H1!-ek argi utzi du, ez due­la amore emango eskatu­ta­ko informazioa eskuratu arte.

Bi eskari
H1!-ek bi eskari egin ditu: «Al­de batetik, Lepatxiki eta Par­dio­la baserrien inguruan Uda­lak duen lursoroari buruzko auziaren azken informazioa jaso nahi dugu.

Eta bestetik, Martindegi auzoko Senpere­na-Telleribe­rri eremuko bide publikoari bu­ruzko berri jakin nahi du­gu. Hor, bide pu­blikoa zegokion modura egokitzeko es­kae­ra egin zen eta jakin nahiko genuke eskaera hori gau­za­tzeko, ze erabaki hartu diren, edota hartuko diren».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!