Materiala aukeratuta, aurreneko finalerdia jokatzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 28a, 01:00

Sagardoaren Txapelke­tako finalerdietan neurtuko diren lau bikoteek, asteartean aukeratu zuten materiala, eta gaur jokatuko da aurreneko norgehiagoka. Urtasun eta Lizasok aurrez aurre izango dituzte Matxin III eta Etxeberria III. Partidua Gala­rretan jokatuko da eta 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.

Pelota arinak eta bote bajukoak

Urtasun eta Lizasok lau pelota arin aukeratu zituzten: 126 gramotako hiru pelota eta 129 gramotako bat. «Asko mugi­tzen diren pelota arinak dira, irabazten lagunduko digutela uste dugu», azaldu dute. Matxin III eta Etxeberria IIIak, 126, 127, 131 eta 132 gramotako lau pelota aukeratu zituzten. «Hiru, bote bajukoak dira eta laugarrena, bizkorragoa».

Larunbatean, Juaristi-Agirrezabala/Urriza-Zubiri

Bigarren finalerdia larunbatean jokatuko dute Juaristi-Agi­rrezabalak eta Urriza-Zubirik. Aurrenekoek, bote askoko pe­lotak aukeratu zituzten; bigarrenek, bote gutxikoak. Urriza izango da erreferentzia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!