Aste Santua dela eta, bihar eta etzi, Tren Berdea doan izango da. Tiketa aurretik jaso behar da Biterin dagoen informazio gunean (txabolan). Tren horrek, herrian zehar paseo eder bat ematen du, Hernaniko historia eta gertaerei buruzko grabazio bat entzunaz. Trena arratsaldez aterako da Urbieta kaletik: 16:45 (euskeraz), 17:15 (gaztelaniaz) eta 17:45 (euskeraz).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!