Mus Txapelketan parte hartzeko, izen ematea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 27a, 01:00

Aralar Tabernak, urtero bezala, Mus Txapelketa antolatu du eta izen ematea zabalik dago. Epea, apirilaren 4an bukatzen da. Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu behar ditu. Sariak, besteak beste, lehenengo laurentzat izango dira: 2.000 euro, garaikurra, txapela eta oparia; 1.200 euro, garaikurra eta oparia; 700 euro, garaikurra eta oparia; eta 500 euro, garaikurra eta oparia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!