Lauhaizetaren emanaldia gaur, Galiziara joan aurretik

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 27a, 01:00

Hernani, Irun, Lezo eta Mutrikuko musika eskoletako akordeoi ikasleek osatzen dute Lauhaizeta. Emanaldia, 20:30etan, Milagrosan.

Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak kontzertua emango du gaur, 20:30etan, Milagrosan. Emanaldi hori, Galiziara joan aurrekoa izango da, izan ere, bihar hara abiatuko dira, ostiral eta larunbatean kontzertu bana eskaintzeko hango lurretan.


Hainbat sari, 8 urtetan
Lauhaizeta Akordeoi Orkes­tra, Hernani, Irun, Lezo eta Mutrikuko musika eskoletako akordeoi ikasleek osatzen dute. Hainbat proiektutan elkarrekin aritu ondoren (EHME akordeoi orkestra) eta ikasleen goi maila eta gogoa ikusita, talde berri hau sor­tzea erabaki zen, Maribel Insausti, Josu Sara­sa, Joxean Anduaga eta Julia Iriondo­ren gidaritzapean. Lehenengo kontzertua Lezon eman zuten 2005ean. Arrakasta haundia lortu ondoren, beste hainbat kon­tzertu eman zituzten: Za­rautz, Mutriku, Hernani, Donostia, Chillida Leku eta Bartzelonan. Lorpenik haundiena, 2007ko Arrasateko Nazioar­teko Akordeoi Lehiaketan, lehenengo saria lortu izan da, Akordeoi Orkestra mailan. 2008an, Italian, Castelfi­dar­doko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan hirugarren saria lortu zuen Akordeoi Orkestra mailan. 2012an, Serbian, Kra­gujevac-eko Nazioarteko Akordeoi astean, sarrerako kontzertua eman zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!