Arrieta eta Ojuel aurrez aurre gaur, Zumarragan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 27a, 01:00

Zumarragako Torneoko finala jokatuko da gaur 18:30etatik aurrera (3. partidua), eta Ioritz Arrieta eta Paul Ojuel hernaniarrak aurrez aurre izango dira. Arrietak, Telle­txea gipuzkoarrarekin jokatuko du; Ojuelek, berriz, Perez arabarrarekin. Final parekatua es­pe­ro da, lau pelotariak, afizionatu mailako momenturik one­nean daude. Finalera iristeko, Arrieta eta Telletxeak 22-8 irabazi zien Quina-Ga­lar­zari finalaurdenetan, eta 22-15 Yoldi-Linzoaini, finalerdietan. Ojuel eta Perezek 22-4 irabazi zieten Azpiri-Azan­zari finalaurdenetan eta 22-9 Urbieta II-Erostarberi finalerdietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!