Txantxangorri elkarteko binakako eta banakako mus txapelketek badituzte aurtengo irabazleak. Binakako txapelketan, Alber eta Pedrok jantzi zituzten txapelak. Bigarren postuan, Pineda eta Xixo geratu ziren; hirugarrenean, Miguel eta Toño; eta laugarrenean, Zaldua eta Zabala. Banakako txapelketan, Pablo Ruiz izan zen nagusi. Azpitxapelduna, Juan Otaegui izan zen; hirugarrena, Joxe Etxarri; eta laugarrena, Javier Oscoz. Joan den ostiralean, afaria egin zuten elkartean eta bertan banatu zituzten sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!