Martxoaren 19tik 24ra bitarte, Pista Estaliko Europako Beteranoen Txapelketa jokatu da Donostian eta bertan izan dira CD Hernaniko hainbat atleta. Azpimarratzekoa da, Jose Mari Muruak urrea lortu izana. M-70 kategorian lortu zuen domina, taldekako krosean.
Bestalde, jakinarazi dute, bi atleta hernaniar deskalifikatuak izan zirela Esait-eko kamiseta eramateagatik, hau da, Euskal Herriko selekzioarena. Roxario Pikabea eta Felipe Agirrezabala izan ziren deskalifkatuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!