Udalak isuna jarriko dio solte doan zakurraren jabeari

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 27a, 01:00

Zakurrak lotu gabe eta kontrolik gabe ibiltzeak arazo asko sortzen dituela azaldu du Udalak eta legea zorrotz betearaziko duela.

Udalak jakinarazi du, az­ken aldian hainbat kexa jaso dituela solte dabiltzan zakurrak direla eta. Hori horrela, legea zorrotz betearazteko asmoa du eta lotu gabe doan zakurraren jabeari isuna jarriko dio. «Udabe­rriaren etorrerarekin eta eguraldi onarekin batera, Hernaniko kale eta parkeak jandez betetzen dira eta zakurrak lotu gabe eta kontrolik gabe ibiltzeak, arazo asko sortzen ditu», azpimarratu du. Udalak gaineratu duenez, jabeei banan bana jakinarazi bazien ere, araua ez da bete­tzen. «Zakur jabeei, indarrean dagoen ordenan­tzaren berri eman zitzaien zuzenean, duela hilabete batzuk, baina araua ez da betetzen».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!